Edozer gerta liteke mundu txoro honetan...

Mundua arraro dago, e? Inork ez du ezer ulertzen, inork ez daki Trump egiten ari dena norentzat den ona eta norentzat txarra. Zergatik, horren argi bazegoen Putinek irabaziko zuela (edo ez zuela galduko), bidali zituzten armak eta armak Ukraina suntsitzeko? Zergatik hiria tentsiodun eta ez dakit zer izendatuta ere, ez da aldatuko etxebizitzaren arazoa. Zeren ez dezagun ahaztu, arazoa dela soilik batzuentzat, eta besteentzat, pagotxa ederra!
Hau da, batzuetan ezerk ez duela zentzurik, jartzen dela kono bat egon behar ez duen lekuan, obra bat konpon ezina den kale batean, beharrezkoa ez den metro bat egiteko, ez daukagun diruarekin.
Benetan, galdetzen dut: mundu zoro honetan, zer demontre da ondo egotea?