Argia eta isiltasunak

Baina aizu, ez ote da hori bera akaso behar duguna? Isiltasun apur bat?
Gauzen garrantziaz konturatzen gara haien falta dugunean. Neurri gabeko kontsumoarekin oharkabean pasatzen zaizkigu bizipenak, argazkiak, mezuak, gorputzak, oroitzapenak, lagunak, ideiak, kantuak eta, amaieran, bizitza bera ere.
Badakizue, Gure Bazterrak poema. Lanbroak dena ezkutatzen duenean ateratzen dela ezkutukoa, «geure baitan pizten diren bazter miresgarriak», alegia.
Zarata gehiegi dagoenean, isiltasun apur bat. Elkar ulertzen hasteko.