Bilera eskatu diote dozena bat eragilek udalari, Guardetxearen egoeraz hitz egiteko

Parte Zaharreko hamabi elkarte, jai batzorde eta kultur eragilek bilera eskaera luzatu diote Donostiako Udal Gobernuari, bai eta Gazteria eta Kultura Saileko zinegotziei, eraikinaren inguruan negoziatzeko. Horretaz gain, datozen egunetan auzoko eragile eta elkarte gehiagoren atxikimendua izatea espero dute.
Eragile hauek izenpetu dute bilera eskaera: Alde Zaharreko Gazte Asanblada, Alde Zaharreko Kirol Elkartea, Alde Zaharreko Joaldunak, Alde Zaharreko Trikitixa Taldea, Bilintxi Balantxa Bertso Eskola, Donostiako Kaleren Lagunak Kirol Elkartea, Ernai Alde Zaharra, Euskal Jai Batzordea, Euskara Batzordea, Herria Kultur Elkartea, Karmengo Jai Batzordea eta Mugan Musika Kultur Taldea Elkartea.
Okupazioa
Atzo, Maiatzaren Lehenean, sartu ziren dozenaka lagun Urgulleko Guardetxera. Azaldu zutenez, hainbat egun zeramaten eraikin barruan, eta segurtasuna bermatuta zegoela ziurtatuta, hasi ziren auzolanean. Egun osoan zehar auzolanean izan ziren gazteak, eta astebururako egitarau zabala prestatu dute.