Kaiko sexu eraso gaitzesteko elkarretaratu dira

Isila eta iluna izan da gaur eguerdian Donostiako Udaleko ordezkariek Alderdi Ederren egin duten elkarretaratzea. Ostegun goizaldean Gu diskotekaren ondoan gertatu zen sexu erasoa gaitzesteko egin dute. Ertzaintzak atzo 26 urteko gazte bat atxilotu zuen kai ondoan gertaturiko eraso horrekin lotuta. Emakumea bortxatzea egozten diote.
Udaletxe aurrean elkartu ostean, Ane Oiarbide Berdintasun zinegotziak egin ditu adierazpenak: “Eraso hauek ez dute lekurik gure hirian, eta irmoki gaitzesten ditugu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Ertzaintzari egindako lanagatik. Biktima eta senideei gure elkartasuna adierazi nahi diegu”. Udalak atzo bost puntuko erakunde adierazpena onartu zuen.
Beste eraso bat
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak beste sexu eraso eta lapurreta baten berri eman du. Bestearen antzera, ostegun goizaldean izan zen Erdialdeko Aldapeta inguruan. Gizonezko bat emakume bati zorroa lapurtzen ahalegindu zen, eta aurrez eraso egin zion. Horren harira, Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du