Donostiako herritarren II. foroa antolatu dute Bidebietan, alderdi eta elkarteetako ordezkariekin

Datorren maiatzaren 9an, ostirala, elkarrizketa interesgarria antolatu dute Bidebietako auzo elkarteko kideek. Azaldu dutenez, “auzo elkarteen eta elkarte sektorialen, gizarte eragileen eta, oro har, herritarren arteko elkarrizketa zuzenerako” aukerak sortzea du helburu egitasmoak
Ekitaldian honako hauek hartuko dute parte: Nekane Arzallus (Hirigintza Iraunkorreko zinegotzi ordezkaria – EAJ-PNV), Juan Marrero (Hiri Proiektuetako zinegotzia – PSE-EE), Garbiñe Alkiza (zinegotzia – EH Bildu), Borja Corominas (zinegotzia – PP), Arantza Gonzalez (zinegotzia – Elkarrekin Donostia), Odon Elorza (San Bartolome Herritarren Plataforma), Jon Tamayo (Bideak-Bideak auzo elkartekoko lehendakaria), Manuel Gonzalez (Groseko Auzoa Eginez auzo elkarteko lehendakariordea – Auzoa Eginez), Eugenio Rojo (Oleta – Oletarrak auzo elkarteko lehendakaria) eta Javier Nadal (teknikari juridikoa).
Maiatzaren 9an izango da mahai ingurua, 18:00etan, Kontadores Gazte Zentroan. Sarrera librea izanen da, lekuak bete arte.