Arima Soul taldeak 'Gaua' bigarren diskoa argitaratu du
Bihar, hilak 9, zuzenean aurkeztuko dute lan berria, Be Club aretoan (20:00).

Atzo argitaratu eta etzi aurkeztuko dute, zuzenean. Donostia eta Zarautz elkartzen dituen Arima Soul taldeak Gaua bigarren diskoa argitaratu du Subterfuge diskoetxearekin. Hain zuzen ere, atzo agerraldia egin zuten Botanika kafetegian, lan berriaren nondik norakoak azaltzeko.
Lidia Insausti abeslariak eta Mikel Makala DJ, ekoizle zein musikariak soul, funk eta jazz doinuak uztartu dituzte bigarren urratsean. Zortzi abesti ditu diskoak, zazpi euskaraz eta bat gaztelaniaz. Diskoetxearen arabera, Dexter Wansel eta Shalamarren espiritua aldarrikatzen dute.
Esan moduan, etzi aurkeztuko dute lan berria, Parte Zaharreko Be Club aretoan. 20:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak 10 euroan daude salgai.