Altxerri berriz ere irekiko dute, jazz kluba izateko

40 urte bete zituen Altxerrik 2023an, eta urte bereko abenduaren 31n itxi zuten. Bi urte beranduago, Donostiak zuzeneko musikaz eta arteaz gozatzeko leku hau estimatuko du. Noticias de Gipuzkoa egunkariko Harri Fernandez kazetariak jakinarazi duenez, aurten berriz irekiko dute. Hilabete gutxi barru izango da.
Luis Cortes eta haren Events & Holidays enpresa donostiarrak establezimendua eskuratu dute, eta Altxerriren jazz klubaren esentzia “berreskuratuko” dute. Era berean, astero hainbat kontzertu programatzen ahaleginduko dira.
Altxerri 1983an ireki zuten Raquel Martinez Ubagok eta beste kide batzuek. Urtetan taberna, musika eskaintza eta arte galeria mantendu ondoren, 2022ko udan Egiako Dabadaba aretoko arduradunek hartu zuten establezimenduaren kudeaketa.