Gipuzkoa Basketek ACB ligara igotzeko kanporaketak jokatuko ditu
Lauko Finalera iristeko Estudiantes gainditu beharko dute, Lehen FEB ligako hirugarren sailkatua.

Denboraldiko helburua bete du Gipuzkoa Basketek, eta ACB ligara igotzeko kanporaketak jokatuko dituzte. Atzo gauean Ourense mendean hartu zuten Illunben, Lehen FEB ligako fase erregularreko azken partida erabakigarrian (87-78). Ezinbestekoa zen irabaztea, galiziarrek ere helburu bera zutelako jokoan. Ordea, donostiarrek lortu zuten saria, norgehiagoka estu baten ondoren.
Garaipen horrekin, liga erregularra zortzigarren postuan bukatu dute, eta hirugarren sailkatuaren kontra neurtuko dituzte indarrak final-laurdenetan: Estudiantes. Gogoratu behar da ACBra igotzeko kanporaketak bigarren eta bederatzigarren postuen artean geratzen direnek jokatzen dituztela. Aldiz, kanporaketa bost partidetatik onenak gaindituko du. Hilaren 15ean jokatuko dute lehendabizikoa, eta hilabete bukaerara bitarte luzatu daiteke lehia.
Gipuzkoa Basketek Estudiantes kanporatzen badu, Lauko Finala jokatuko luke beste hiru talderekin batera, ekainaren 7an eta 8an.