Andreia Jacintok Realean jarraituko du
Lisboako jokalariak 2026ra arte berritu du kontratua talde txuri-urdinarekin.

Reala utziko duten jokalariak baino gehiago ote dira geratuko direnak? Izan ere, bederatziren agurra iragarri zuelako klubak duela gutxi. Gaur, ordea, beste urtebetez Realean jarraituko duen jokalari baten berri eman dute. Andreia Jacinto portugaldarrak 2026ra arte berritu du kontratua talde txuri-urdinarekin.
Duela hiru denboraldi iritsi zen Donostiara, eta, ordutik, jokalari garrantzitsua bihurtu da Realarentzat. Zelai erdian eta jokoaren eraikuntzan ezinbestekoa da, eta azken bi sasoitan minutu gehien jokatu dituen jokalaria da.
Jacinto pozik agertu da kontratua berritu duelako, eta adierazi du zoriontsu sentitzen dela talde txuri-urdinean jarraituko duelako.