Club Vasco de Campingek bere 75 urteak ospatuko ditu Ulian
Josetxo Mayor zaindariaren omenezko plaza inauguratuko dute larunbatean, Uliako plater tiroketa gunearen alboan.

1950ean eratua, 4.000 bat bazkide ditu Club Vasco de Camping elkarteak eta jarduerak antolatzen jarraitzen du. Hain zuzen ere, 75. urteurrena ospatzen ari dira, eta larunbatean, hilaren 17an, egun osoko egitaraua prestatu dute. Esaterako, Josetxo Mayor zaindariaren omenezko plaza inauguratuko dute, Uliako plater tiroketa gunearen alboan dagoena. Donostiako Udalak inaugurazioan parte hartuko du.
Egitarauari dagokionez, iraganari, orainari eta etorkizunari begira jarriko dira, ibilbidearen parte izan diren pertsonak eta sailak nabarmentzeko. Horrela, mende erdiz bazkide izan direnak omenduko dituzte eta Eguzkilorea emango diote Rafa Loza presidente ohiari.
Egitaraua
- 12:05. Josetxo Mayor plazaren inaugurazioa.
- 12:15. Ahantzi Erromeria Taldearen soinu txikia, baxu eta pandero emanaldia.
- 13:15. Eguzkilorearen ematea.
- 13:30. Omenaldia berrogeita hamar urte gurekin daramaten bazkideei.
- 14:00. Bazkaria. Menua: gilda artisaua, salmorejoa, txistorra taloa, ajoarrieroa, saltxitxa, txahal hanburgesa, eta gazta tarta. Edariak, sagardoa, ardo beltza eta garagardo artisaua.
- 15:45. Sailei eta arduradunei aintzatespena.
- 16:00. Haur taldeari omenaldia.
- 16:15. Juantxo Zeberioren bandaren kontzertua.
75. urteurrenaren harira, Club Vasco de Campingek jaso duela aurten San Sebastian eguneko bandera.