Donostiako Euskaraldiko egitaraua, auzoz auzo eta egunez egun

Gaur hasiko da Euskaraldia (hilak 15), eta, hilaren 25era bitarte, hizkuntz ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko ahalegina egingo dute milaka herritarren Euskal Herri osoan, baita Donostian ere.
Hamaika egun horietan zehar, askotariko jarduerez disfrutatu ahal izango da Donostian, auzo gehien-gehienetan egitarau zabalak prestatu baitituzte. Hemen kontsultatu dezakezue egitaraua, auzoz auzo eta egunez egun.