EH Bilduk antolatutako 'Turismoa(k) birpentsatzen' jardunaldien barruan, Donostiako turismoaz, bere eraginez eta bere mugez hitz egiten aritu ziren asteartean Aurkene Alzua, Xavi Minguez eta Nekane Alzelai adituak.
Hiriak 188 ekitaldi estrategiko eta 259.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin itxi zuen 2024a. Era berean, 2025ean nanoteknologiari, biozientziei eta adimen artifizialari buruzko biltzar zientifikoak egingo dira, hiriak abangoardiako ikerketaren alde egiten duen apustua indartzeko.
Euskaraldiaren laugarren edizioa gaur hasiko da, eta hilaren 25era bitarte, askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango da Donostian. Hasiera ekitaldia Egian egingo dute arratsaldean, 19:00etan, Blas de Otero plazan. Ondoren, erromeria eta elektrotxaranga izango dira auzoan zehar, eta 19:30ean, Euskaraldiaren aldeko mural margoketa egingo dute Egiako gaztelekuan. Egian ez ezik, beste hainbat auzotan ere izango dira jarduerak lehen egun honetan.