Emakumezko idazle donostiarren inguruko Janen ibilaldia antolatu dute

Emakumeak eta Hiria Foroak Jane Jacobsen ibilaldia antolatu du larunbat honetan (hilak 17) Donostian. Teresa del Valle antropologo eta ikerlari feminista hilberriaren omenezkoa izango da, eta Donostiako emakume idazleak izango ditu hizpide; zehazki, hauek: Eli Tolaretxipi, Danele Sarriugarte, Luisa Etxenike eta Mariasun Landa. 11:00etan abiatuko da ibilaldia, Alderdi Ederretik, eta herritar ororentzat irekia da.
Urtero, Janen ibilaldiak antolatu ohi dituzte munduko hainbat hiritan maiatzeko lehenengo asteburuan, Jane Jacobs (Scranton, Pensilvania, AEB, 1916—Toronto, Kanada, 2006) hirigile eta aktibistaren jaiotegunaren bueltan. Donostian, Impact Hub elkarteak antolatu ohi ditu ibilaldiak, urtero auzo desberdin batean; aurtengoa, Martutenen egin zuten.
Emakumeak eta Hiria Foroak berea antolatu du asteburu honetarako, ikuspegi feminista batetik.