Gaur hasiko da Euskaraldia
Euskaraldiaren laugarren edizioa gaur hasiko da, eta hilaren 25era bitarte, askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango da Donostian. Hasiera ekitaldia Egian egingo dute arratsaldean, 19:00etan, Blas de Otero plazan. Ondoren, erromeria eta elektrotxaranga izango dira auzoan zehar, eta 19:30ean, Euskaraldiaren aldeko mural margoketa egingo dute Egiako gaztelekuan. Egian ez ezik, beste hainbat auzotan ere izango dira jarduerak lehen egun honetan.

Euskaraldiaren laugarren edizioa gaur hasiko da, eta hilaren 25era bitarte, askotariko jarduerez gozatzeko aukera izango da Donostian. Hasiera ekitaldia Egian egingo dute arratsaldean, 19:00etan, Blas de Otero plazan. Ondoren, erromeria eta elektrotxaranga izango dira auzoan zehar, eta 19:30ean, Euskaraldiaren aldeko mural margoketa egingo dute Egiako gaztelekuan.
Egian ez ezik, beste hainbat auzotan ere izango dira jarduerak lehen egun honetan. Martutenen, mural margoketa egingo dute eskolako jolastoki handian, 16:30ean; Parte Zaharrean, haurren kantujira izango da, Orixe ikastolatik hasita, 17:00etan; Intxaurrondon, Euskaltergories jokoa egingo dute gaztelekuan eta kultur etxean 18:00etan. Ondoren, hasiera ekitaldia egingo dute kultur etxean, 19:00etan; Grosen, 18:30ean, kalejira egingo dute auzoan zehar, Nafarroa Beherea plazatik hasita; eta Altzan, 19:30ean, bertso saioa egingo dute Bizargorri tabernan, Mantxi eta Julen Zulaika bertsolarien eskutik.
IRUTXULOKO HITZAn, Euskaraldiaren antolakuntzako talde eragile izateaz gain, entitate gisa izena eman dugu. Gainera, atal berezi bat sortu dugu Euskaraldiaren inguruko albisteak jasotzeko. Horrela, Euskaraldiaren inguruko jarraipena egin ahal izango duzue gure webgunearen bidez.
Euskaraldiko egitaraua osorik hemen ikus dezakezue.