Zer plan astebururako?

Asteburura begirako plan bila al zabiltza? Gure agendan Donostiako kultur eta aisialdi ekitaldi aukeraketa zabala aurkituko duzu, baina ez ahaztu, alde batetik, Euskaraldi bete-betean egongo garela eta, beraz, askotariko jarduerez disfrutatzeko parada izango duzula asteburuan; hemen daukazue egitaraua. Bestetik, Morlansko jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan, beraz, jai giro ederraz gozatzeko aukera izango duzu bertan. Horrez gain, jarraian, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian.
Ostiralean (hilak 16), The Excitements soul eta rhythm’n’blues talde bartzelonarrak joko du Dabadaban, 21:00etan. Sarrerak hemen dituzue salgai.
Larunbatean (hilak 17), bereziki heavy metal zaleentzako gomendioa: Burdina Astintzen jaialdia antolatu du Herriko Burdina atariak Larratxo Kultur Etxean, 20:00etan. Hamabost urteren ostean, bueltan da jaialdia, hiru euskal talderekin: Asgarth, Elbereth eta Izan Bai.
Azkenik, igandean (hilak 18), Vaiven ekoiztetxearen agur ikuskizunaz disfrutatu dezakezue, Gazteszenan, 18:30ean.