Zilarra eta brontzea lortu dute Parisko Europako Txapelketan
Maialen Chourraut Leire Goñi eta Laia Sorribes piraguistekin.BAT Basque Team Parisen jokoan den Europako Slalom Txapelketan bi domina lortu dituzte piraguista donostiarrek. Donostiako Atletikoko Maialen Chorrautek eta Leire Goñik kayakeko taldekako proban zilarra eskuratu dute Laia Sorribesekin batera.
Aldiz, gizonezkoetan eta kategoria betean brontzea irabazi du Pau Etxaniz donostiarrak Miquel Traverekin eta David Llorenterekin batera.


