'Flipas', klase borroka!

Klasea zaharkitua dagoela entzuten dudan bakoitzean, oroitzen dut Warren Buffett multi milioidunaren esana: «Klase borroka existitzen da, eta, gu, aberatsok, ari gara irabazten». Klase kontzientzia handiagoa dute errenta altuagoek, orokorrean, den-dena kendu diguten langileok baino.
Horregatik, kontu pixkatxo bat eduki beharko genuke gazteen molde eta hizkuntzak kritikatzerakoan. El Fary ez da oso eredugarria, baina esaten zuen hura oso irrigarria zait: «Utziezu gazteei limurtu dezatela limurtzen dakiten moduan».
Zeren, muy fuerte eta flipas mundua nola dagoen, eta nola jarriko den, behetik gora aldatzea lortzen ez badugu.