Erromeria antolatu dute Uliako Mintegietan

Intxaurrondo Zaharreko jai batzordeak udaberriko erromeria antolatu du aurten ere Uliako Mintegietako parkean. Larunbatean izango da (hilak 24), eta egitarau zabala prestatu dute.
10:00etan, Intxhaurgunea egitasmoaren eskutik, haurrentzako jolasak antolatu dituzte. 12:00etan, trikipoteoa abiatuko dute Zulo Zahar elkartetik eta 14:30ean bazkalduko dute —paella helduentzat eta makarroiak haurrentzat—. Era berean, bazkalaurretik zein ostean, Revolutionary Brothers DJ-ak arituko dira musika jartzen. Bazkarirako txartelak Zulo Zahar elkartean, Erdikoa tabernan eta Artatxiki dendan eskuratu daitezke.