Andrea Astudillo Deusturekin ariko da arraunean

Pasa den otsailean utzi zion Andrea Astudillok Donostia Arraun Lagunak-en patroi izateari. Bizkaitarrak, ordea, klubetik “bota” egin zutela adierazi zuen. Etapa hori itxita, Zierbenakoak beste bati hasiera emango dio etxetik gertu. Izan ere, Deustun ariko da datorren denboraldian, ETE ligan. Bizkaitarrekin fitxatu du Zierbenakoak. Hortaz, koxka bat beherago ariko da arraunean.
Astudillok bederatzi urteko ibilbide loriatsua bete zuen Donostia Arraun Lagunak-ekin. Kontxako hiru bandera eta hiru Euskotren liga irabazi zituen Lugañenea ontziarekin.