Eskailerak kentzeko lanek liskarra piztu dute
Nafarroa etorbidea eta Manteo auzunea lotzen dituen eskailerak kenduko dituzte, Gastronomy Open Ecosystem (GOe) zentroa eraikitzen jarraitzeko.

Manteoko bizilagunek ohartarazi dutenez, osteguneko udalbatzarra baino lehen eraitsiko dituzte Nafarroa etorbidea eta Manteo auzunea lotzen dituen eskailera multzoa. Basque Culinary Centerren Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikina eraikitzeko ezabatuko dituzte eskailera horiek.
Gaur goizean goizetik mobilizatzen aritu dira auzotarrak eskailera horietan, eta tentsio uneak bizi ahal izan dira. Bizilagunek sareetan zabalduriko bideo batean ikusten denez, eskailerak eraisteko lanetan dabilen langile bat haien kontra oldartu da.
Hoy doble agresión en #Manteo
— Manteo Kalea (@ManteoKalea) May 26, 2025
¿#Amenabar tenéis algo que decir de esto?
¿@EnekoGoia @enekoandueza que ocurre con vuestros contratistas? pic.twitter.com/0lJcH1fy8c
Amenabar enpresako langileek kamioien bidez pasabide hori zeharo itxi dute hormigoizko harri blokeekin. Eskailerak ezabatzearekin batera, zebrabide horren funtzioa ezabatuko dute.