Guztiontzako Egiak jolasak antolatu ditu Blas de Otero plazan, Porrotx eta Zapotxin pailazoekin

Guztiontzako Egiak, Bizipoza elkarteak eta Txoko Berri jubilatuen elkarteak antolatuta, mahai jolasak eta bestelako jarduerak egingo dituzte asteazkenean Blas de Otero plazan. Helduen eta gazteen arteko ezagutza sustatzeaz gain, Porrotx eta Zapontxin pailazoek ere parte hartuko dute.
Guztiontzako Egia auzotar sareak, hilabeteak daramatza auzoan lanean, “handituz doan” diskurtso arrazistarekin eta indarkeria Polizialarekin kezkatuta. “Segurtasun falta aitzaki, kale egoeran dauden migratzaileak jazarri egiten ditu Poliziak, intseguritate sentsazioa handituz”. Jardunaldiak antolatu zituzten joan den astean.
Kolektiboaren ustez, arrazakeria gora egiten ari da, eta “kolektibo zehatz batzuen inguruan estigma ugari zabaltzen ari dira”. Horri aurre egiteko antolatu zituzten Munduko Jolasak, arrazakeriaren aurren “elkar ezagutza falta dagoela” sinistuta. Kale egoeran dauden migranteek, eta auzoan bizi diren jatorri ezberdinetako auzokideek, jolasen bidez une atsegin bat igarotzeaz gain, erakutsi zuten beharrezkoa dela “alarmismoaren” aurrean erakustea, azken finean, “denok garela bizilagunak, eta elkarbizitza eta elkarlaguntza sustatu” behar direla.
Hainbatetan egin duten arren plazako dinamika, joan den apirilean, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak “identifikatu eta jazarri” zituela salatu zuten.