Beste gizonezko batek gidatuko du emakumezkoen Reala
Arturo Ruiz izango da 2025-2026eko txuri-urdinen entrenatzailea.

Argitu dena da hainbat hedabidek aurreratu zutena. Granadarekin denboraldi paregabea egin ondoen, Arturo Ruiz madrildarrak Realaren emakumezkoen taldearen ardura hartuko du. Bi sasoitarako kontratua sinatu du txuri-urdinekin. Jose Luis Sanchez Veraren lekua hartuko du Ruizek.
2015ean hasi zuen entrenatzaile ibilbidea Madrilgo Union Zona Norte Klubean. Ondoren, Leganes eta D.A.V. Santa Ana taldeetan aritu zen. 2020an, berriz, Atletico Madrulen harrobira iritsi zen, eta 2021-2022ko denboraldian jubenil taldea zuzendu zuen, ligako txapelketa irabaziz. Hurrengo denboraldian, emakumezkoen hirugarren taldearen ardura hartu zuen, eta harekin Liga Nazionala irabazi eta 2. RFEF mailara igo zen.
2024ko martxoan, Atletico Madrilen nesken lehen taldearen gidaritza hartu zuen, liga bukatzeko bederatzi jardunaldi falta zirenean. Txapeldunen Ligara sailkatzea lortu zuten. Dena dela, pasa den sasoian Granada zuzendu du ligan, eta emaitza historikoa lortu du: bosgarren bukatu dute ligan eta Espainiako Kopako finalerdietara iritsi ziren.