Gipuzkoa Klasikoa borobilduko du Zumy sariak, beste behin ere
Gazte mailako txirrindularitza lasterketa jokatuko da asteburuan, eta bigarren etapa erabakigarria Egian hasi eta bukatuko da.

Bihar eta etzi jokatuko da XXXI. Gipuzkoa Klasikoa. Lazkaon jokatuko da biharko lehen etapa —98,5 kilometrokoa—, eta, bigarrena, Donostiako Egia auzoan —104 kilometrokoa—. Hain zuzen ere, Zumy sariak borobilduko du lasterketa.
Iaz, Marco Martin (Bizkaiko selekzioa) izan zen azkarrena Egiako helmugan, eta sailkapen nagusia Baptiste Gregoire (Groupama) frantziarrak eskuratu zuen.
Donostialdea Bizikletan taldeko txirrindulari gazteek parte hartuko dute Euskal Herriko eta nazioarteko beste hainbat talderekin batera.