Dozenaka lagunek eskatu dute topoaren estaltzea

Amara Berriko 300 bat bizilagun kalera irten dira larunbat eguerdian topoak eragiten duen zarataz kexatu eta trenbidearen estaltzea eskatzeko Amara eta Loiola arteko tarteetan. Amara Berri Auzo Elkarteak (ABAE) deitutako mobilizazioa anbulatoriotik abiatu zuten eta Errondo pasealekuan barrena joan ziren Loiolararaino Topo. Solución: cubrición – Topoa estali zioen pankarta atzean. Bizilagunek salatu dute urtean 89.000 bat trenen joan-etorriak eragiten duen zarata jasan behar dutela eta aldarrikatu dute irtenbidea dela Morlans-Anoeta tarteko 700 metroak eta Anoeta-Loiolako Erriberako trukagailua arteko 300 metroak estaltzea.
Maiatza hasieran Eusko Legebiltzarrean egon ziren elkarteko hiru kide TYPSA enpresaren txostenak irtenbide egingarritzat jotzen duen estaltzea eskatzeko. Mugikortasun Jasangarri sailburu Susana Garcia Chuecak, ordea, zarata murriztuko duten pantailak jartzearen aldekoak direla azaldu zien.