Yvonne Ejim fitxatu du Ibaeta Basketek
Yvonne Ejim jokalaria. 2025-2026ko denboraldira begirako bosgarren fitxaketa iragarri du Ibaeta Basketek: Yvonne Ejim. 23 urteko kanadarrak 1,85 metroko altuera dauka eta Gonzaga Bulldogs taldean jokatu du orain arte.
Canadako selekzioarekin jokatu du kategoria guztietan, baita maila absolutuan ere. Bestalde, azken bi denboraldietan, partidako hogei puntu sartu ditu batez beste, eta bederatzi errebote hartu.
Ibaeta Basketen bosgarren fitxaketa da Ejimena, aurretik Khadija Faye, Veronika Remenarova, Paige Robinson eta Itziar Ariztimuño fitxatu ostean.


