Fermin Muguruzaren kontzertutik itzultzeko tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek

Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du larunbatean, ekainaren 14an, Donostian izango den Fermin Muguruzaren kontzertutik itzultzeko.
E2 Lasarte/Oria – Hendaia eta E5 Altza – Amara/Donostia lineetan gaueko trenen ohiko eskaintza bikoiztu egingo da eta larunbatetik iganderako gauean, orduero zerbitzuak egongo dira zirkulazioaren bi noranzkoetan. Era berean, jende gehien bilduko den uneetan zerbitzua indartu egingo da, Anoetatik Zumaiara doan tren berezia barne, 01:03an.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944-33 33 33 telefonoa dute eskura. Informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete, baita mugikorreko aplikazio ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.