Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera
san joan bezpera

San Joan suek erre dute urteko gaurik motzena

san joan bezpera Haur bat deabruz mozorrotuta, Amara Berriko San Joan bezperan. Maitane Aldanondo

San Joan bezpera ospatu dute bart Donostiako hainbat auzotan. Iluntzean ateri eutsi zuen eguraldiak, eta jende andanak hartu zuen parte han eta hemen suen inguruan dantzan. Urteroko legez, jendeak bere oroitzapen txarrak sutan erretzeko aprobetxatu zuen; txikienek, adibidez, eskolako lanak erretzeko. Gazte nahiz heldu, denek izan zuten primeran pasatzeko aukera atzo, argazkiek erakusten duten moduan.

San Joan bezpera Saguesen

 

San Joan bezpera Egian

 

San Joan bezpera Loiolan

 

San Joan bezpera Martutenen, non, lehen aldiz, kantuan eta dantzan ibili ziren

 

San Joan bezpera Amara Berrin

 

San Joan bezpera Amaran

 

San Joan bezpera Intxaurrondo Zaharrean

 

San Joan bezpera Herreran

 

San Joan bezpera Antiguan

 

San Joan bezpera Morlansen

 

San Joan bezpera Parte Zaharrean

HITZAkide HITZAkide