Memoriaren hutsuneak
1960tik 2010era «euskal kasuan izandako bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen» inguruko herriz herriko txostenak osatu zituen Eusko Jaurlaritzak. 50 urte horietan talde armatu hainbatek zein segurtasun indarrek eragindako hildakoak jaso zituen horrela. Badira, ordea, txostenetik kanpo dauden hildako biktimak ere.

Euskal kasuan izan diren bizitzeko eskubidearen aurkako urraketen udal argazkiak. Donostia 1960-2010 dokumentua, Eusko Jaurlaritzak 2015ean argitaratutakoa, da Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak bere jardunerako oinarri gisa erabiltzen duen dokumentu nagusia. Bertan, 50 urte horietan jatorri politikoko indarkeriaren ondorioz izandako biktimak jasotzen dira, Donostian hildakoak edo donostiarrak, erakunde armatu klandestinoenak, segurtasun indarrenak eta bestelakoak.
Horren arabera, ETAk eta Komando Autonomo Antikapitalistek 107 pertsona hil zituzten Donostian, talde parapolizialek (BVE eta GAL, nagusiki) lau, segurtasun indarrek hamabi, sei pertsona daude Egiletza argitu gabe eta bestelakoak atalean eta hiru behar beste argitu ez direnen atalean. Rosa Zarraren kasua, hain zuzen ere, azken atal horretan dago, Ertzaintzaren biktima izan zela dioen aitortza ofiziala txostena argitaratu ostean heldu baita. Zarrarekin batera, Vicente Lertxundi Mayoz —Martuteneko espetxetik hilzorian atera ostean hildako anarkista (1962)— eta Maria Francisca Eraunzetamurgil Alkorta —jostailu bonba baten ondorioz 2001ean hildakoa— daude atal horretan.
Txostenean daudenen artean, ñabardura merezi duenetako bat da Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ETA politiko-militarreko kide donostiarrarena, besteak beste, bere gorpua ez delako inoiz agertu. Egiletza argitu gabe eta bestelakoak atalean dago txostenean, eta «egoera nahasiak» jartzen du bere fitxan. Asko izan dira Pertur Batallon Vasco Español (BVE) talde ultraeskuindarrak bahitu eta hil zuela adierazi duten autoreak urteotan, eta Iñaki Egaña historialariak berriki BVEri buruz argitaratu duen Impunes liburuan BVEren biktima gisa ageri da, hain zuzen ere.
Ez daudenak
Txostenak hedabide ugariren, biktimen elkarteen eta eragile memorialisten datuak ditu aintzat. Badira, ordea, Donostian hildako edota donostiarrak ziren hildako biktima gehiago, txostenean ez daudenak.
Talde parapolizialek hildakoen atalean, Justo Elizaran Sarasola (1979an hila, ATE, BVE eta ANEk beren gain hartu zuten atentatua), Tomas Alba Irazusta (1979, BVE), Maria Jose Bravo del Valle (1980, BVE) eta Santos Blanco Gonzalez (1985, GAL) daude. Perturrez gain, bi hutsune nagusi daude hor: Javier Ruedarena eta Jon Anzarena. Bravoren bikotekidea zen Rueda, erasoan larri zauritu zuten eta horren eragina pairatu zuen zortzi urtez, hil zen arte; Eusko Jaurlaritzak biak biktima gisa onartu zituen 2023an.
Anza, aldiz, ez da aipatu ere egiten txostenean. ETAko militante donostiarrak hogei urtetik gora pasatu zituen hainbat espetxetan, eta 2002an gelditu zen aske. 2009ko apirilaren 18an, aldiz, Baionan tren bat hartzekoa zen eta desagertuta egon zen 2010eko martxoan bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian agertu zen arte. Bere heriotza ez zen inoiz argitu, baina bai haren senideek eta baita ETAk ere estatuaren gerra zikinari egotzi zioten beti hilketa.
Hutsune handiena, hala ere, segurtasun indarrek eragindako biktimetan dago, hamabi jasotzen baititu Donostiako txostenak, Euskal Memoria Fundazioak ekinbide polizial nahiz parapolizialaren 37 biktima donostiar identifikatu bazituen ere, Gernikako seme-alabak lanean (Txalaparta, 2010) . Eta, donostiarrak ez izanik ere, badaude segurtasun indarrek 1960 eta 2010 urteen artean Donostian hildako beste hainbat pertsona ere, txostenean ez daudenak. Jaurlaritzaren txostenean daude Iñaki Kijeraren (1979), Joseba Barandiaranen (1978), Mikel Salegiren (1974), Mikel Zabalzaren (1985), Jesus Mari Garcia Ripaldaren (1975) eta Gladys del Estalen (1979) moduko kasuak, denak Poliziak tiroz hildakoak, baina ez daude, esaterako, Mikel Gardoki (1975), Josu Artetxe (1973) eta Morlansko sarraskiko hiru hildakoen (Francisco Ormaetxea, Joaquin Leunda eta Francisco Itziar, 1991) kasuak, denak Poliziak tiroz hildako etakideak.
Zentzu horretan, aipatzekoak dira Iñaki Iparragirre (1974) eta Angel Mari Galarraga Mendizabal (1986) etakideen kasuak, biak Poliziarekin izandako tiroketetan Donostian hilak. ETAk hildako Jeronimo Vera Garciaren eta Jose Antonio Alvarez Diezen fitxetan aipatzen dira, hurrenez hurren, datu gehigarrietan, baina ez dira biktimatzat jotzen bere horretan, ETAko bi biktimen tiroketa beretan hil baziren ere.
Memoria osoa egiteko bidean, urrats asko egin dira urteotan erakundeetatik zein gizarte zibiletik; azkena, Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadaren ondorioz hil zela ofizialki aitortzea. Ordea, oraindik badago zer aitortu eta zer argitu, alde batean zein bestean.
Motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan Donostian hildakoak eta hildako donostiarrak (1960-2010)
Oharra: Datu hauek hainbat iturritatik bildu, eguneratu eta sailkatu ditu hedabide honek, motibazio politikoko indarkeriak Donostian utzitako hildakoen argazki ahalik eta zabalena egiteko asmoz: Eusko Jaurlaritzaren txostenetik eta Euskal Memoria fundazioaren ikerketetatik, nagusiki. Erreportaje honen papereko bertsioan datuak soilik daude, eta, jarraian, datuak eta zerrendak.
ETAren biktimak: 101
Jeronimo Vera Garcia, Jose Diaz Linares, Angel Berazadi Uribe, Juan Maria Araluce Villar, Jose Maria Elicegui Diez, Luis Francisco Sanz Flores, Antonio Palomo Perez, Alfredo Garcia Gonzalez, Manuel Orcera de la Cruz, Juan Marcos Gonzalez, Miguel Iñigo Blanco, Miguel Francisco Martin Gonzalez, Lorenzo Soto Soto, Jose Zafra Regil, Jose Maria Sarrais Llasera, Gabriel Alonso Perejil, Angel Cruz Salcines, Diego Fernandez-Montes Rojas, Pedro Garrido Caro, Jose Maria Herrera Hernandez, Gines Pujante Garcia, Juan Bautista Peralta Montoya, Miguel Orenes Guillamont, Francisco Medina Albala, Antonio Pastor Martin, Moises Cordero Lopez, Aureliano Calvo Val, Lorenzo Gonzalez-Valles Sanchez, Miguel Rodriguez Fuentes, Eugenio Sarazibar Gonzalez de Durana, Jose Espinosa Viscarret, Dionisio Villadangos Calvo, Jesus Holgado Sabio, Jose Manuel Rodriguez Fontana, Lorenzo Motos Rodriguez, Juan Carlos Fernandez Aspiazu, Juan de Dios Doval Mateos, Jose Maria Perez Lopez de Orueta, Miguel Garciarena Baraibar, Antonio Diaz Garcia, Leopoldo Garcia Martin, Oswaldo Jose Rodriguez Fernandez, Esteban Alvarez Merayo, Benjamin Fernandez Fernandez, Ramiro Carasa Perez, Joaquina Patricia Llanillo Borbolla, Aniano Sutil Pelayo, Manuel Peronie Diaz, Eduardo Navarro Cañada, Angel Zapatero Antolin, Maximo Antonio Garcia Kreinle, Maximo Diaz Bardera, Francisco Rivas Lopez, Antonio Jesus Trujillo Comino, Juan Merino Antunez, Jose Manuel Ibarzabal Duque, Rafael Melchor Garcia, Jose Herrero Quilez, Jose Antonio Alvarez Diez, Enrique Moreno Arguilea, Rafael Garrido Gil, Daniela Velasco Dominguez de Vidaurreta, Daniel Garrido Velasco, Maria Jose Teixeira Gonçalves, Wenceslao Maya Vazquez, Gregorio Caño Garcia, Jose Angel Alvarez Suarez, Aureliano Rodriguez Arenas, Angel Jesus Mota Iglesias, Elena Moreno Jimenez, Miguel Paredes Garcia, Virgilio Do Nascimento Afonso, Jose Lasanta Martinez, Ignacio Urrutia Bilbao, Vicente Lopez Jimenez, Luis Garcia Lozano, Luis Arago Guillen, Koro Villamudria Sanchez, Francisco Gil Mendoza, Eduardo Sobrino Gonzalez, Juan Carlos Trujillo Garcia, Jose Javier Urritegi Aramburu, Jose Manuel Fernandez Lozano, Juan Manuel Martinez Gil, Ricardo Gonzalez Colino, Jose Antonio Santamaria Vaqueriza, Jose Ramon Dominguez Burillo, Emilio Castillo Lopez de la Franca, Angel Gonzalez Sabino, Jose Manuel Olarte Urreizti, Gregorio Ordoñez Fenollar, Mariano De Juan Santamaria, Enrique Nieto Viyella, Fernando Mugica Herzog, Eugenio Olaciregui Borda, Francisco Arratibel Fuentes, Francisco Javier Gomez Elosegi, Ramon Diaz Garcia, Jose Angel Santos Laranga, Josu Leonet Azkune eta Santiago Oleaga Elejabarrieta.
Komando Autonomo Kapitalisten biktimak: 6
Juan Manuel Garcia Cordero, Jose Maria Latiegui Balmaseda, Enrique Cuesta Jimenez, Antonio Gomez Garcia, Emilio Juan Casanova Lopez eta Enrique Casas Vila.
DRILen biktimak: 1
Gerra zikinaren eta talde parapolizialen biktimak (ATE, BVE, GAL eta GAE): 7
Justo Elizaran Sarasola, Tomas Alba Irazusta, Mari Jose Bravo del Valle, Javier Rueda, Santos Blanco Gonzalez, Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur eta Jon Anza.
Poliziaren ekinbidearen ondorioz hildakoak: 31
Iñaki Iparragirre, Angel Mari Galarraga Mendizabal Pototo, Mikel Gardoki Azpiroz, Jose Ramon Martinez Antia, Aurelia Jimenez Gonzalez, Xabier Zabaleta Urretabizkaia, Fernando Barrio Olano, Fausto Galende Villanueva, Luis Maria Zabaleta Mendia, Alejandro Auzmendi Ilzarbe, Bakartxo Arzelus Arzelus, Juan Jose Urrutia, Francisco Ormaetxea, Joaquin Leunda, Francisco Itziar, Mikel Castresana Razkin, Juan Ignacio Erdocia Larraza, Josu Artetxe Aiesta, Jose Miguel Andueza Elizalde, Mikel Salegi Urbieta, Felicitas Maria Alexandra Leckett, Jesus Garcia Ripalda, Jose Luis Aristizabal Lasa, Isidro Susperregi Aldako, Jose Luis Cano Perez, Joseba Barandiaran Urkola, Gladys Del Estal Ferreño, Iñaki Kijera Zelarain, Esteban Muruetagoiena Scola, Mikel Zabalza Garate eta Rosa Zarra.
Behar beste argitu gabeko eta bestelako egoeretan hildakoak: 7
Maria Francisca Eraunzetamurgil, Aitor Zabaleta Alkorta, Angel Portugal del Alamo, Juan Caballero Porral, Mariano Roman Madroñal, Imanol Gomez Gonzalez eta Iñasia Zelarain.
Torturen ondorioz gerora hildakoak, aske gelditu ostean: 3
Vicente Lertxundi Mayor, Jose Maria Quesada eta Antonio Goñi Igoa.
Hainbat egoeratan hildako errefuxiatuak: 4
Jose Luis Bakeriza, Jokin Otxotorena Sorondo, Felix Bikuña Arostegi eta Valentin Castellon Alvarez.
Espetxean hildako euskal presoak (donostiarrak edo Martuteneko espetxean hilak): 2
Oihane Errazkin Galdos eta Miguel Zalakain.
*1960-2010 denbora tartetik kanpo, 2020an, beste euskal preso bat hil zen Martuteneko kartzelan: Igor Gonzalez Sola.
Esku artean zuten lehergailuak eztanda egitean hildakoak: 6
Antxon Tolosa Gonzalez, Jose Luis Isasa Lasa, Joxe Igerategi Gilisagasti, Olaia Kastresana Landaberea, Maria Teresa Perez Ceber eta Rafael Etxebeste Garmendia.