Bera Bera izango ote da hirugarrenez Iberiar penintsulako talde onena?
Donostiako eskubaloi taldeak Iruñean jokatuko du Iberiar Superkopa, gaur eta bihar.

Lehen biak irabazita, hirugarren Iberiar Superkopa ere irabazten ahaleginduko da Bera Bera eskubaloi taldea. Iruñeko Anaitasuna pabiloian jokatuko da gaur eta bihar, eta bi arerio gainditu beharko ditu hirugarrenez Iberiar penintsulako talde onena izateko.
Portugalgo Madeiraren aurka ariko dira gaur, 18:15ean. Irabaziz gero, beste finalerdian ariko diren Beti Onak nafarren eta Benfica portugaldarren arteko garailearen kontra jokatuko dute finala.