Kultur ekipamenduaren zain jarraitzen dute Txomiñenean

Txomiñeneko Lanberri auzo elkarteak urteak daramatza auzoarentzako ekipamenduak eskatzen. Azken hilabeteotan, batez ere, “anbulatorio duin baten” faltaren inguruko elkarretaratzeak egin dituzte. Esaterako, ekainaren 7an, Osasun etxe duin baten alde! lelopean egindako manifestazioarekin bat egin zuten. Olatu Txuria plataformak antolatu zuen, eta Martuteneko, Txomineko eta Loiolako kaleak zeharkatu zituzten.
Txomiñeneko biztanleria asko hazi da azken urteotan, etxebizitza berriak eraiki ondoren. Hori dela eta, ekipamendu falta agerikoa dela dio Lanberrik. Osasun etxeaz gain, urteak daramatzate kultu ekipamendu bat eskatzen. Donostiako Udal Gobernuak auzotarrei hitz eman zien horrelako azpiegitura bat sustatuko zuela auzoan, baina ez da horrelakorik gertatu.