Realak Logroñon du sasoiko lehen garaipena lortzeko aukera

Garaipena eskura izan zuten arren, Reala puntu bakarrarekin konformatu zen ligako lehen jardunaldian. Madrilen zelaian aritu ziren, eta markagailuan bi aldiz aurreratu ziren arren, etxekoek berdintzea lortu zuten. Hori bai, albiste pozgarriena Aiara Agirrezabala gaztearen partida izan zen, bi golak berak egin zituelako.
Bigarren jardunaldian ere etxetik kanpo jokatuko dute txuri-urdinek. Zehazki, Logroñon jokatuko dute, bertako taldearen kontra, bihar, 20:00etan. Hau ere ez da arerio erraza izango. Izan ere, Real Madrilen kontra berdindu egin zuten lehen jardunaldian.