Lorategi Hirian 98 etxebizitza publiko eraikitzeko lagapena egin du udalak
Gaur ireki dute Lorategi Hiria kalea, Loiolako auzune berriko bide nagusia. Errei bakarra du noranzko bakoitzean.
Loiolako Lorategi Hiria.Maitane Aldanondo Loiolako auzune berria ireki dute. Lorategi Hiriak mota desberdinetako 264 bizitoki izango ditu, eta horietako batzuk dagoeneko prest daude. Zehazki, lehen 70 bizilagunek bihar jasoko dituzte giltzak. Gaur, ordea, Donostiako Udalak beste 98 etxebizitza eraikitzeko lagapena egin dio Euskadiko Etxebizitza eta Lurra sozietate publikoari. Bi lurzatiren jabari osoa zuzenean eta doan ematea onartu dute.
Bestalde, Eneko Goia alkateak nabarmendu du gaurtik aurrera auzune berriko bide nagusia ireki dutela. Hau da, Lorategi Hiria kalea. Errei bakarra du noranzko bakoitzean, eta Loiolako Zeharbideko biribilgune berria Ur Kirolak-en parean dagoenarekin lotzen du. Garraio publikoa kale horretatik igarotzen da apiriletik, eta orain mota guztietako ibilgailuek erabili dezakete. Espaloiak eta bidegorria ere erabilgarri daude.
Era berean, TAO bidez araututako aparkaleku berria martxan jarri dute, kale horren eta Marea Errota parke berriaren artean. Horri esker, kultur etxearen aurrean dagoen aparkalekua obren makinentzako eta materialentzako gune gisa baliatuko dute, urbanizazio lanen hurrengo faseari ekin ahal izateko. Udaberria arte luzatuko de fasea auzoko etxeek hartzen duten ingurunean, Urbia kalea eta bide nagusi berriaren artean, zentratuko da.
Saihesbideko taulen azpian dagoen aparkalekuan, berriz, egokitze lanak hasiko dituzte aurki, eta ondorioz, urrian zehar bertan aparkatzea debekatuko dute obrak amaitu artean.


