2026ko Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkezteko bilera irekia egingo du udalak
Herritarrekin bilera bat, udalbatzar aretoan. 2026ko Ordenantza Fiskalen proposamenak aurkeztuko dituzte hiriko Gobernuak eta udal talde politikoek udaletxean egingo duten bilera ireki batean; hilaren 16an, asteartea, izango da bilera eta zergak eta tasak landuko dituzte, besteak beste.
Herritar guztiei irekita egongo den bilera bat izango da, eta udaletxeko udal-batzar egingo dute, 18:30ean. Ijenteatik sartzeko eskatu dute.
Ordenantza fiskalen proiektua azaldu ostean, galderak egiteko tartea zabalduko dute.


