Israel baino zaharragoa

Heriotza kopurua ez da zertan izan erabakigarriena. 70.000 hildako astakeria hutsa da, baina konparatzen jarrita, gizateriaren krimenik eta ankerrenak ahazteko arriskua dugu. Gauza makurrenetarako gai dela erakutsi dugu —dute?— mendez mende. Kontua ez da kopurua, hiltzeko arrazoiak baizik.
Emakume honek urrutira begiratzen ditu Gazako seme-alabak, minez eta amorruz. Behinola, akaso, Gernikako anai-arrebak hiltzen ikusi zituen moduan begiratuz. Kasu horretan, gogoratuko du Israel bera oraindik ez zela existitzen, eta, olibondoen herrian, poemak eta esperantzak hazten zirela libre eta inork ez zuela kufijarekin aurpegirik estali behar.