Merina Grisek eta Gorka Urbizuk indarrak batu dituzte tesla bati su emateko

“Egia Donostiako auzo bat da”, alajaina. Horrela dio Merina Gris donostiarrek eta Gorka Urbizu nafarrak elkarrekin plazaratu duten Tesla bat sutan abestiak. Musika bizia, melodia are biziagoak, kolpetik itsasten diren leloak eta letra esanguratsua. Bideoklip batekin estreinatu dute.
Bilboko El Tigre estudioan grabatu dute Jon Agirrezabalarekin. Nahasketa eta masterizazioa, berriz, Ed Is Deadek egin du Madrilgo Fashion Beat Studios-etan.