Etxegabetze bat gelditzea lortu dute Errotaburun
Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, hainbat gazte elkartu dira gaur Errotaburun jazotzekoa zen etxegabetzea gelditzeko asmoz. Segizio judiziala Poliziarik gabe iritsi da, eta, horrenbeste jende ikustean, etxegabetzea bertan behera geratuko zela erabaki du, sindikatuak azaldu duenez.

Honela laburtu du sindikatuak gaur etxegabetzekoa zen familiaren egoera: 2017tik Errotaburun bizi zen familia. Senar ohiaren izenean zegoen etxebizitza honen hipoteka ordaindu ezin zuela eta, Kutxabankek zorra eta etxebizitza Servihabitat higiezin enpresari saldu zion. Azken hau, nagusiki Lone Star putre funtsak osatutako higiezin enpresa bat da, 2008ko krisiaz geroztik etxebizitza eta maileguak erosiz espekulatzen duena. Hala, etxebizitza hau eskuratu ondoren, eta bertan familia bat bizi zela jakin arren, enkantean jarri eta jabe partikular bati saldu zion, etxegabetze prozesuari ateak irekiz.
Etxebizitza sindikatuak salatu duenez, “etxebizitzaren arloko politikek higiezin enpresak, bankuak, putre-funtsak eta abar gehiago aberasteko bidea irekitzen dute”. Kasu honetan, legeak ez du emakumea “maizter gisa” aitortzen eta epaitegiak ez dio etxegabetzeen aurkako moratoria aplikatzen, “emakumeari bere eta alaben etxebizitza eskubidea defendatzeko aukera deuseztatuz eta erabat babesgabe utziz”.
Pozik agertu da Donostiako Etxebizitza Sindikatu Sozialista gaurko gertakariarekin. Edonola ere, etxegabetze guztien etetea aldarrikatu du eta bitartean, “horien aurrean antolatzeko” beharra azpimarratu du. Bide horretan, Errotaburuko eta inguruko auzokideei iris daitezkeen deialdietara adi egoteko dei egin du.
View this post on Instagram