Jokerren irria eta etikaren mugak
Bretxako merkatua, hor, neoliberalismoaren olatua noiz gainetik pasatuko, iraganeko erresistentzia izango balitz bezala. Eta plastikoan, Jokerren irribarrea-edo topatu dut. Eta gogoa Jon Miranderen umore beltz eta ilunera. Moralitateari lotutako eztabaidak zaharrak izanagatik, ez dira gainditzen sekula. Lehen, behintzat, bazen eztabaida. Orain, sareetan beste norbaitek esandakoa partekatzera eta hatz erakuslearekin seinalatzera mugatzen gara. Eta horrela ez da gainditzen eztabaida etikorik. Zuk zer iritzi Miranderen ipuin honi buruz?
«Neskatxa txipi-txipi bat harmonika joiten ari da. Jaun batek, apur bat beha egon ondoan, erraiten dio:
— Zer soinu ederra egiten dunan! Baina nik beste harmonika bat, hobeagoa, emanen dinat…
Eta bizar-labana bat emaiten dio.
— O, milesker, jauna —dio neskatxak irri pollit batekin.
Eta handik landa, haren irria gero eta zabalago da, gero eta zabalago, gero eta zabalago…».

