Jon Martin 2031ra arte izango da txuri-urdina
Realak azken egunotan berritu duen harrobiko hirugarren jokalaria da, agerian utziz zein den klubaren oinarria.
Jon Martin eta Jokin Aperribai, Realaren bulegoetan.Reala Jon Gorrotxategi eta Iñaki Ruperez gazteen aldeko apustua egin ondoren, Realak Jon Martin atzelariaren kontratua ere luzatu du. Lasarte-Oriako atzelariak klub txuri-urdinean jarraituko du 2031ra arte.
“Martin klub txuri-urdinaren etorkizuna da. Hamabi urtetatik Realean, datorren hamarkadan taldearen defentsa gidatzeko gizona da”, nabarmendu du Realak. Dena dela, sasoi honetan jokatu diren ligako partidetan Sergio Francisco entrenatzaileak ez du haren aldeko apustu garbirik egin. Duje Caleta-Car kroaziarra lehenetsi du Igor Zubeldiarekin batera. Aurrerantzean minutu gehiago jokatuko dituen ikusteko dago.


