Maskarak erortzea

Kontu handiz atera beharko genuke oraingo honetan ere, hatz erakuslea. Zer uste duzu, besteak direla maskara erabiltzen duten bakarrak? Zu ez zarela ezkutatzen identitatea deitzen diozun horren atzean? Ez zarela zu zeu ere, ezkutatzeari esker, bizi lasaiago?
Aspaldi ekarri gabe Galeano lerrootara: «Batzuetan ez dira pertsonak aldatzen direnak. Haien maskara da erortzen dena». Batzuetan, hain zuzen, orduantxe bihurtzen gara askeak. Gu, libreki maskararik gabe aurkezten garenean, eta, adibidez, Ertzaintzaren eta falangisten maskararen atzean, antzekotasun handiegiak ikusterakoan.