Ehunezko estalki bat jarriko du udalak Olaeta plazan
Olaeta plaza.Donostiako Udala Olaeta plazan ehunezko estalkia jartzeko proiektua onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak; proiektuak 253.706 euroko aurrekontua izango du, eta bost hilabeteetan egitea aurreikusten du udalak.
2023ko partaidetzazko aurrekontuetan proposamen bozkatuena izan zen —830 botorekin—. Trapezio forma izango du estalkiak, eta haurrentzako jolas gunea babesteko helburua du; izan ere, Amara Berri ikastetxearen parean gaur egun dauden haur parkearen, kirol kantxaren eta berdeguneen tokian jarriko dute.
