Realak Reus gainditu beharko du Kopan aurrera egiteko
Realaren eta Negreiraren arteko partida.Reala Gaur egin dute Espainiako Kopako bigarren kanporaketako zozketa, eta Realak Tarragonako Reus taldea izango du aurrez aurre. Hiru maila beherago jokatzen dute kataluniarrek, eta haien maila bereko Europa kanporatu zuten. Txuri-urdinek, berriz, Negreira galiziarrak hartu zituzten mendean (0-3).
Partidaren eguna zehaztu gabe dagoen arren, abenduaren 2an, 3an edo 4an jokatuko da.


