Rosa Zarraren omenezko plaka zaharrari eraso egin diote
Rosa Zarraren omenezko plaka ez ofiziala, pintura beltzez estalia.Irutxuloko Hitza 30 urteren ondoren, aurten, Eusko Jaurlaritzak polizia indarkeriaren biktima gisa aitortu du, eta Donostiako Udalak bere omenezko plaka bat jarri zion asteburuan, Amara Berriko Olaeta plazan. Bertan, Zarraren senide eta lagunek euren kabuz jarritako beste plaka bat dago Zarraren omenez, Ertzaintzak bertan jo ziolako gerora heriotza eragin zion pilotakada; bertan egin izan dituzte omenaldiak urteotan guztiotan. Plaka ez ofizial hori, ordea, pintura beltzez estalita agertu da azken orduotan.
Esan sindikatu polizialak udalaren plaka ofiziala “berehala kentzeko” eskatu zuen astelehenean, baita Zarra polizia indarkeriaren biktima gisa aitortu izana salatu ere. Jon Insausti alkateak, aldiz, argi adierazi du plaka hor geldituko dela. Era berean, Esanek gaitzetsi egin du plakari egindako erasoa, ohar baten bidez.


