'Dbus eta Gabonak' 19. haurrentzako marrazki lehiaketaren sariak banatu dituzte
'Dbus eta Gabonak' lehiaketaren sari banaketa, Aquariumeko areto nagusian.Dbus Hemeretzigarrenez, Dbusek haurrentzako Gabonetako marrazki lehiaketa antolatu du. Hau da, Dbus eta Gabonak txapelketa. Parte hartzea sekulakoa izan dela nabarmendu dute. Izan ere, 3 eta 12 urte arteko 1.216 haurren marrazkiak jaso dituzte.
Gaur goizean egin dute sari banaketa, Aquariumeko areto nagusian, eta pozarren jaso dituzte sarituek. A mailan —8 urte bitarteko haurrak–, Ainara Jesslyn Alvarezek eskuratu du lehen saria, Luka Agotek bigarrena, eta Markel Etxeberriak hirugarrena. B mailan —9 urtetik 12 urtera bitartekoak—, Nikole Aranburuk lortu du lehen saria, Maialen Etxeberriak bigarrena eta Irati Algansek hirugarrena. Marrazki guztiak hemen ikus daitezke.
Marrazki lehiaketako gainontzeko finalistek ere sariak jaso dituzte, parte hartu izana bermatzen duen diploma, Dbusen txartel zorroa eta konpainiako autobusetako baten maketa.
Erakusketa
Donostia Kulturarekin lankidetzan, aurrez aukeratutako 200 marrazkiak ikusgai egongo dira hilaren 23tik urtarrilaren 20ra arte, Aiete Kultur Etxean —abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an izan ezik—.
