Hilaren 19an banatuko dute 2026ko udal egutegia
Iraitz Alduntzin Filmmaker-ek egin ditu Donostia Lau Haizetara eguteko irudiak.Donostiako Udala Donostiako Udalak prest du 2026ko egutegia, oraingoa, Donostia, lau haizetara izenburupean, Iraitz Alduntzin Filmmaker-ek egindako irudiez apaindua. Ohi bezala, doan banatuko dituzte hainbat ale hiriko zenbait bezala. Banaketa datorren ostiralean, hilak 19, aurrera eramango dute.
Udaletxeko banaketa tradizionala aurten Goyeneche Fundazioko kideen laguntzarekin egingo dute, zehazki, Groseko Usandizagako Garagunearekin. Alderdi Ederreko sarreran aurrera eramango dute 10:30ean hasita, eta ordu berean ekingo diote ere Altzako Udalinfo bulegoan, Udalaren Musika eta Dantza Eskolan, aldiz, ordu erdi lehenago, 10:00etan, eta kultur etxeetan, berriz, bakoitzari dagokion ordutegian. Egutegiak eskuragarri izango dira aleak agortu arte.
Ordutegiak:
- Udal Musika eta Dantza Eskolan, 10:00etatik 14:00etara.
- Udaletxean, 10:30etik 13:30era.
- Altzako Udalinfo bulegoan, 10:30etik 13:30era.
- Casares, Okendo, Ernest Lluch eta Egia kultur etxeetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
- Aiete, Loiola, Intxaurrondo, Larrotxene eta Lugaritz kultur etxeetan, 16:00etatik 20:30era.
- Larratxoko liburutegian, 16:30etik 20:00etara.
- Etxarriene Auzo Etxea (Martutene): 16:30etik 20:00etara.
