Igarotako bidearen kronologia bat

Gabonetako bilketa solidarioa egingo dute San Martin auzoan

jostailuak Jostailuak.

San Martin auzoak programa oparoa ondu du Gabonen bueltan, eta bihar (hilak 3) izango du azken topaketa: bilketa solidarioa egingo dute, eta jasotakoa Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkartearentzat izango da. Auzoan kokatutako Uhain zentroan izango da, goiz (12:00-14:00) eta arratsalde (17:30-19:00).

Antolatzaileek adierazi dutenez, jostailuak, txartelak, bonuak edo opari berriak bilduko dituzte. Jostailuak minbizia duten senideak dituzten haurrei emango zaizkie; txartelak eta bonuak, berriz, ekitaldi eta enkante solidarioetan erabiliko dira, auzorako dirua biltzeko helburuarekin.

 

HITZAkide HITZAkide