Jaietako musika egitaraua iragarri du Antiguako jai batzordeak
Marte Lasartek joko du, beste batzuen artean, 2026ko Antiguako jaietan. Auzoko jaietarako motorrak berotzen ari dira antiguatarrak; izan ere, hilaren 16an, ostiralarekin, emango diote hasiera aurtengo festa handiari. Urte amaierarekin aurtengo kartela eta kontzertu programa argitaratu du jai batzordeak sare sozialetan; hauek girotuko dute auzoa, aurten:
- Urtarrilaren 16a, ostirala: Ttaka, Mr. Lukeen eta Dj Tritona. 22:30etik aurrera, frontoian.
- Urtarrilaren 17a, larunbata: Txopet, Marte Lasarte eta Dj Jaleo. 22:30etik aurrera, frontoian.
- Urtarrilaren 23a, ostirala, Kinki egunarekin bat eginez: Old Time Spooks (19:30, Pio Baroja parkean), Time and Punishment eta Hil. 22:00etik aurrera, frontoian.
- Urtarrilaren 24, larunbata: Bad Sound System eta Selektah Stepi. 22:30etik aurrera, frontoian.
Gainera, jaien itxiera sorpresa bat iragarri du jai batzordeak, “jaiak behar den moduan ixteko”.

