Truke merkatua antolatu dute Grosen
Txofre plaza.Beñat Parra Groseko Txofreko hainbat bizilagunek erabilerarik gabeko arropa eta objektuei bigarren bizitza emateko ekimena jarri dute martxan. Horren harira, igande honetan truke merkatua antolatu dute auzoan.
Hitzordua igandean (hilak 11) izango da, 11:00etatik 13:00etara, Txofreko arkupeetan. Ekimenaren helburua birziklapena sustatzea ez ezik, auzokideen arteko elkar-ezagutza eta saretzea ere bada.
Etxean dituzten gauzei bizi berri bat eman nahi dietenek parte hartzeko aukera dute, eta horretarako auzotrukgros@gmail.com helbidera idatzi dezakete.


