Bi lagun atxilotu dituzte, lapurretagatik
Bi gazte atxilotu dituzte astearte gauerdian, lapurretagatik; hain zuzen ere, Erdialdeko taberna bateko bezero bati poltsa lapurtu zioten.
Ertzaintzak jakitera eman duenez, biktima lapurretaz ohartzean, aurre egin zien lapurrei, eta biktima laguntzen saiatu ziren zerbitzari eta segurtasun langileen aurkako bortxazko jarrera izan zuten.
Indarkeriaz lapurtzea egotzi diete, eta laster jarriko dituzte epailearen aurrean.
