Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmottiren ‘Ultramarino’-k eskuratu du Berria Saria Huhezineman
'Ultramarino' film laburreko fotograma bat. Maren Zubeldia zinemagile donostiarraren eta Silvina Guglielmottiren Ultramarino film laburrak jaso du Berria egunkariak euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko sortutako saria, Euskal Film Laburren jaialdian.
Emakumeen presentzia hobekien islatzen duen lana da Ultramarino epaimahairentzat; hala, horixe bera saritu nahi izan du egunkariak: emakumeek zuzendutako eta berdintasuna ardatz duen euskarazko labur bat.
Hedabide honek Maren Zubeldia elkarrizketatu zuen duela hilabete batzuk, Ultramarino film laburraren estreinuaren atarian.
