Marta Etura aktore donostiarraren film berriak Malagako Jaialdia irekiko du
Marta Etura, Donostiako Zinemaldian, 2019an. Gari Garaialde Martxoaren 6tik 15era egingo dute Malagako Jaialdiaren 29. edizioa, eta Calle Malaga filmak emango dio hasiera; produkzio horretan, Marta Etura donostiarra da protagonistetako bat, Carmen Maura eta Miguel Garcesekin batera, eta martxoaren 27an iritsiko da zinema aretoetara. Veneziako Jaialditik eta Mar de Platako Nazioarteko Zinemalditik igaro ondoren, Malaga zapalduko du orain, Eturak.
Istorioan, Maria Angelesen alabaren rola jokatzen du Eturak; bere ama bakarrik bizi da Tangerren, eta alabak Madrildik bidatu behar du, amaren apartamentua saltzeko. Baina bere jaioterrira itzultzeak eta amarekin duen harremanak erabaki hori baldintzatuko dute.

